XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... kaba zurrutada hartu nuen ...

bai, jefe, bakarrik pentsatzen ari nintzen

...primeran, lau egun txangoak egiteko ...

Osvaldo, ba al duzu Janakpur T. Karnaliren libururen bat?

ni, badakizu, literatura kritikoa naiz

... ez zuen Karnali ontzat hartu edo ...

baliteke erredakzioan liburuak jaso...

balitekeena da baina ez dut kasorik egin ...

kritikari jendeak eztu bihotzik...

...ez zegoen problemarik, hiriko liburudenda guztietan, nahiz liburudenda abertzale eta marxistetan, aurreko baldetan, Karnaliren azken argitarapenak eta sortaldeko jakinduria salgai ziren...

gure anaia Gautama, Nirbanaren begia

...Karnali mauka zen, edozein argitaletxeko seme kuttuna...

lama-ikasketak burutu omen zituen Puthalan, Tibeteko itzal haundiko monastegian

...han maila izpiritual guztiak gainditu izan zituen Zen-aren bidean eta mila gaitasun lortu kundalini eta chakrei esker, mendebaldeko zientzari ezezagunak oraino, pentsamenduak leitu eta bidaltzea, hogeita hamar zentimetroko altueran lebitatzea eta abar...

Tibeteko herriaren aurkako genozidio kulturaletik ihes, Bhutanen mugak zeharkatu omen zituen sherpa baten kapeluaz burua estalita eta gure artean iritsi zen ekialdeko misterio izpiritualak argitzeko asmoz

...Mendebaldeak, itzartu!, haren nobela baten izenburua...

ondikotz, mendebaldean zurrumurrua zabaldu zen lama hori Astorgako iturgin baten semea zela

...eta zergatik iturginaren eta ez etxegileren baten adibidez, mihi gaiztoak dudarik ez...

baina, liburu-hegalak zioenez, Janakpur T. Karnalik mendebaldeko pertsonai garrantzitsu askori erakutsi izan zizkion dokumentoak, zeinek frogatzen dute duda izpirik gabe benetako Tibeko lama aurreratua zela

...eta nortzu ziren mendebaldeko pertsonai garrantzitsu horiek?

...liburu-hegalak ez zuen argitzen, fotorik ere ez zekarren...

...haren argitaraletxean prest ziren burdin goria esku hutsez hartuz zin egitera Janakpur T. Karnali tibetar lama maisu zela Altamira S.A.ko idazkariarekin hitzegitea lortu nuen...

agian zuk lagunduko didazu

...inoiz ikusi edo gela berberan Janakpur T. Karnali jaunarekin izan al zara?,

bai noski, askotan...

nolakoa da, mesedez?...

Janakpur T. Karnali jaunak barruko bake handia isladatzen du...

ze itxura du orduan?

...hobe duzu gure bulegora gutun bat bidaltzea foto bat eskatuz eta guk helaraziko diogu...

gure egunkaria, badakizun bezala, jende askorengana iristen da

...egun jendeak Zipi y Zape ere irakurtzen du gero

...porzierto, zuen kritiko literarioak bidali zigun nobela lehenengo orria inork ez du harago irakurri

...eta gaur libre bazabiltza?, gustatuko litzaizuke elkarrekin afaltzea ote?